XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Eta zuri, Aztia, ez zaizu ezer bururatzen?

AZTIA.- Bueno, kasu hauetarako badago konjuro bat...

ERREGEA.- Konjurorik ez. Ez dut zure konjurorik entzun nahi.

Bota kartak ea zer dioten.

AZTIA.- Berriro numeritoa egin beharra dago. Sota urrea

ERREGEA.- Zer esan nahi du horrek?

Esaidazu karta horren esanahia.

AZTIA.- Urrea izanik Erret Familiaz ari gara.

Eta Sota, dama xarmanta, printzesa agian.

ERREGEA.- Zuzen goaz, segi.

AZTIA.- Bateko ezpata. Kaltegarria da hori arriskua dakar eta.

ERREGEA.- Arriskua norentzat?

AZTIA.- Aurreko kartarentzat, Printzesarentzat.

ERREGEA.- Orain ulertzen dut.

Karta horiek Herensugearen arriskuaz jakinaren gainean jartzen gaituzte.

AZTIA.- (Karta gehiago botaz.) Zaldia. Eta beste bat. Eta hirugarren bat.

ERREGEA.- Zaldiak ere, gure kalterako izanen dira?

AZTIA.- Bai zera, guztiz kontrakoa.

Zaldiak salbatzaileak dira

ERREGEA.- Salbatzaileak?

JUGLAREA.- Inoiz entzunda dut holako zerbait: Dragoia, printzesa, zaldiak, alafedea!

Nik txikitan irakurritako ipuin batean holako istoriotxoa agertzen zen eta Erregeak erresumako zaldun guztiei deia egiten zien Herensugea hiltzera gonbidatuz.

AZTIA.- (Bere baitan.) Eskerrak zertxobait logiko eta koerentea atera zaidan, bestela...

ERREGEA.- Ez ote da garestiegia?

Zertxobait ordaindu beharko zaldun horiei, ez da?

GORTESAUAK.- Noski. Baina ezin da Erregearen dirutza horretan xahutzea!

PRINTZESA.- Zeken eta dirukoia.

Ezta bere alabaren mesederako ere txakur txiki bat gastatzen.